2013/06/14

Kotteren etxea













. EMAKUMEEN AURKAKO BORTXA

                                   Gizonaren bortxakeriak sustrai sakonak ditu. Iaz, Euskal Herrian, ertzainek 902 gizon atxilotu zituzten emakumeen kontra indarkeria erabiltzeagatik; izan ere, Estatuan 70 emakume baino gehiago hiltzen dira urtero gizonezkoen bortxakeriaren ondorioz.
                                   Hildako emakume kopuru hau handia izanagatik ere, garatutako herrialde batenak dira eta suposatzen da, zenbat eta garatuagoa herrialdea, orduan eta hildako emakume kopuru txikiagoa izan behar duela.
                                   Hildo berean, esanguratsua da nola Suedian, herrialde garatu bat izanagatik ere, erasotako emakume kopurua oso handia da. Baina garatu gabe dagoen herrialde bat begiratzen badugu, ikusiko dugu nola kopurua askoz handiagoa da; baldin eta erasotako emakumeen zenbaketa egiten badute; izan ere, hain onartua dago emakumeen aurkako bortizkeria non erasoak ez baitira aintzakotzat hartzen, ezta galerazten ere. Honen adibidea da Ciudad Juarezen gertatzen ari den “feminizidioa”; izan ere, hiri honetan 500 emakume gorpu  agertzeke daude.
                                   Kezkagarria da gaur egun daukagun egoera baina aurreko garaiekin erkatuta, paradisuan bizi garela dirudi, emakumeok noski. Emakumeok, gure bizitza nahi dugun bezala antolatzerik orain gutxirarte ez dugu izan, gizakiak 2000 urte baino gehiago lurraren jaun eta jabe daramatzanean.
                                   Bestalde, A. Cortina soziologoak dio emakumeen kontrako bortxari buruz: “ berdintasunak gizonezkoaren indarkeria eragiten du; ezin du jasan emakumea bere parean jartzea.” Ez da berdintasuna arazo honen errudun nagusia; izan ere, arestian esan dugun bezala, inolako berdintasunik ez dagoen herrialdeetan, askoz latzagoa da emakumeen egoera.
                                   Ez da berdintasuna emakumeok behar duguna, aitzitik, geure bereizgarritasunak onartzea eta lantzea da gizonezkoen parean jartzeko beharrezkoa duguna.
                                   Hortaz, gure joeren alde onak landu behar ditugu, ez gizonezkoenenak gureak egin. Geure burua begirunez tratatuz gero, besteen jokabidea gurekiko behar bezalakoa izango da.
                                                                                                          Arrate Zurimendi



Argiaren Indarra